'Mozal ordenantzaren' aurkako agerraldia egingo dute egubakoitzean Herriko plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko martxoaren 17a

Udaleko oposizioko taldeen eta eragileen arteko bilera, otsailaren 24an.

Martxoaren 22ko osoko bilkuran onartzekoa den garbiketa ordenantzaren aurkako elkarretaratzea deitu dute hainbat eragilek bihar, hilak 18, Herriko Plazan (19:00); aldarrikapen pankarta eta kartelekin joateko deia egin dute, moratoria eskatzeko. Mozal ordenantza deitzen diotenaren aurrean protesta egingo dute, hainbat puntu adierazpen askatasunaren kontra doazela iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak