Jarraian, prentsa oharra osorik:
"Arrasateko Udala onartzera doan Garbitasun Ordenantza dela eta, AED elkartearen Zuzendaritza Batzordeak honako hau jakinarazten du:
- Beharrezko ikusten dugula herrian espazio publikoaren zaintza eta garbitasuna arautuko duen ordenantza bat.
- Halere, Udal gobernuak landu eta onartu asmo duen testuan jasotzen diren hainbat neurrik modu kaltegarrian eragiten dietela adierazpen askatasunari eta herriko eragileon eguneroko lanari.
- Hori dela eta, AED elkarteak, aurkeztu den testua onartzen bada, Udalaren prozedurak errespetatu eta bide administratiboa jarraituko du, ordenantzari alegazioak aurkeztuz, horretarako epea irekitzen duenean.
Horrez gainera, herriko hainbat eragilek datorren ostiral honetarako deitu duten agerraldian izango gara, nahiz eta ez dugun bat egiten eragileok Udalari luzatu dioten eskaerarekin".