Udalekuetarako izen-ematea, apirilaren 4tik maiatzaren 13ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mar. 15a, 13:38

Txatxilipurdik gaur, martitzena, aurkeztu ditu 2016ko udaleku irekiak eta itxiak. Bietarako izen-emate epea apirilaren 4an ireki eta maiatzaren 13an itxiko dute. Nobedade nagusiak dira udaleku irekietan asteka eman ahalko dela izena eta itxietan, berriz, adin tartea 17 urtera arte ireki dutela. 

Udalekuak "estrategikoak" dira Txatxilipurdirentzat: "Egunerokotasuna apurtu eta gozatzeko egun ederrak izaten dira. Gazteendako zein guretako, bizitzako egun onenak izan daitezen saiatzen gara", adierazi du udaleku itxietako koordinatzaile Lander Juaristik.

Udaleku irekiak

Udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra izango dira. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da, urtero moduan: Musakolan, erdigunean eta San Andresen. Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, horien jaiotze-data kontuan hartuta: "Ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara aberasgarriagoa iruditzen zaigulako elkarrengandik ikasi eta harremanak sustatzeko". 

Aurten ere adinaren arabera izendatuko dituzte taldeak:

  • Bilin-Bolonka: 2 urteko haurrak 2013. urtean jaioak.
  • Beibilekuak: Haur Hezkuntzakoak, 2012 eta 2010 urte bitartekoak.
  • Bihurrikeixetan: Lehen Hezkuntzako guztiak, 2009 eta 2004 urte bitartean.

Ordutegia honako hau da: 10:00etatik 13:00etara izango dute eta lehen Hezkuntzakoek, arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute ,15:30etik 17:30era.

Irekietan, zaintza zerbitzua

Zaintza zerbitzua egongo da, 9:00etatik 10:00etara bitartean; hasiera baten erdigunean bakarrik eta hezitzaileak arduratuko dira guneetara eramaten: "Izena ematen duten kopuruaren arabera, dena den, aztertuko dugu auzoetan ere jartzea", adierazi dute. 

Irekietan izena emateko bideak 

Izen-emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira: "Kontuan izan, familia ugaria edo topakideko bazkide bazarete, %5eko deskontua izango duzuela. Bi baldintza hauek betetzen badituzue,%10eko deskontua izango duzue, beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko duzue (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak ekarri beharko dituzue".

Aldaketak eta nobedadeak

Txatxilipurdiko ordezkariek honako berrikuntzak iragarri dituzte; iaz egindako aldaketa batzuekin jarraituko dute: 

  • Bilin-Bolonkako haurren ordutegia aurten ere 10:00etatik 13:00etara izango da besteena bezala
  • Haur hezkuntzakoen ur egunak ( igerilekuak jarriko ditugun egunak) erdigunean izango dira eta astean ur egun bat izango dute. 

Lehen Hezkuntzakoek irteera bat egingo dute baina ordutegia luzatuko zaie: 10:00etatik 18:00etara.

  • Udaleku irekietako esku orrian 9-12 urte bitartekoentzat udaleku itxien aukera ere sartu dute, adin tartearen arabera udaleku ireki edo itxietan izena emateko aukera eskainita. Udaleku itxi horietan Askizura joateko aukera izango dute 2006-2004 urte bitartean jaiotakoek. Uztailaren 10etik17ra izango da. Horietan ere deskontuak egongo dira familia ugari eta Topakideko bazkide direnentzat. 
  • Hala ere, aurtengo berrikuntza nabarmenena dira Astekako udalekuak jartzea izan da: "Eskaerak jaso ditugunez, froga egitea erabaki dugu baina gutxieneko taldeak osatu beharko dira eta erdigunean izena emateko aukera bakarrik egongo da kasu hauetan. Kasu hauetako adin tarteak 3 taldetan banatuko ditugu: 2013-2010urte bitartean jaiotakoak, 2009-2007 urte bitartean jaiotakoa eta 2006-2004 urte bitartean jaiotakoak. Talde bakoitzeko 10 haurreko taldea osatu beharko da aurrera egin ahal izateko", adierazi dute. 

Udaleku itxiak

Udaleku itxiak adin tartearen arabera bereizten dituzte, eta lau udaleku aukera eskaintzen dituzte .

  • Askizu: LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2006, 2005 eta 2004 urtean jaiotakoentzat. Uztailaren 10etik 17ra izango da. "Natura eta hondartzaz gozatzeko leku aproposa" da. 20 plaza egongo dira. Prezioa: 275 euro. 
  • Ozaeta-Askzu: DBH1 eta DBH2koentzat, 2003 eta 2002an jaiotakoak. Uztailaren 1etik 10era izango da eta 40 gazteentzat plazak egongo dira. 20 plazako bi txanda paralelo izango dira batzuk Askizun hasiko dira beste batzuk aldiz Ozaetan. Aterpetxea eta kanpaldia uztartzen dituen udalekua izango da. Prezioa: 275 euro.
  • Kosta ala Kosta: Arabako Ozaeta herrian hasi  eta Zarautzeko uretan amaitzen duguna. DBH3 eta DBH4koentzat, 2001 eta 2000an jaiotakoentzat izango da. 30 gaztek parte hartu dezakete eta udaleku ibiltaria izango da. Uztailaren 1etik 8ra. Prezioa: 275 euro.
  • Gura Kabuz!: DBH4 eta batxilergoko gazteentzako udaleku proposamena da. Kontzertuak, kostaldea eta mendia uztartuko dituen udaleku ibiltaria. Gazteekin batera adostuko dira udalekuko ekintza, ibilbide eta bestelakoak. Prezioa: 250 euro.

Udaleku irekietan eta itxietan izen emateko aukera www.txatxilipurdi.eus webgunean ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak