Egun, Arrasateko Udalak, azpi-kontratatutako 28 zerbitzu ditu. Horiek ordaintzeko aurrekontua 9,5 milioi euro dira eta guztira 237 langilek dihardute lanean zerbitzu horietan. Udalak zerbitzuen deialdia egin eta kontratatuko duen enpresa aukeratzen du. Azken horrek, beharrezko langileak hartzen ditu. Enpresa horrek langileekin dituen hartu-emanak nolakoak diren edo enpresa horrek ematen duen zerbitzua egokia den edo ez, ez da Udalaren erantzukizuna. Hala jasotzen da kontratu batzuetako klausulatan.
Langileen baldintzak egokiak direla eta ematen den zerbitzua kalitatezkoa dela bermatzeko eskatu du Irabazi koalizioak kontratazio behatokia.