Lide Galdosek eta Ekaitz Aranburuzabalak eman zituzten xehetasunak, eta atzean kultur eragile eta talde askoren babesa. Musika, dokumentalak, irteerak, hitzaldiak... gustu guztietarako ekitaldiak izango dira apirilerako prestatu duten egitarauan.
Apirilerako antolatu dituzten ekintzen egitaraua:
- Apirilak 2: 22:30etan kontzertua: AIN_1 eta Mor-Mora taldeak.
- Apirilak 4: 18:30etan Kortxoenea, irautea sortzen delako dokumentalaren emanaldia.
- Apirilak 7: 22:00etan Kooltur Ostegunak: Vendetta.
- Apìrilak 8: 18:00etan Galdakaoko komunalaren inguruko hitzaldia. 22:00etan "Ez gara Palestinaz ari" antzezlana Emakume Txokoaren eskutik.
- Apirilak 9: A.G.A.K.O. Eguna.
- Apirilak 13: 18:30etan Gure kabuz ala hil! dokumentalaren proiekzioa.
- Apirilak 14: 22:00etan Kooltur Ostegunak: Bi balaren kontzertua.
- Apirilak 16: 9:30etan mendi osteratxoa eta Malben bidietatik gazterixia aurrera hitzaldia. 14:30etan sagardotegi-bazkaria Gaztetxean.
- Apirilak 17: Nazioarteko preso politikoen eguna. 18:30etan "Gatza 30 urte" dokumentalaren emanaldia eta ondoren herriko presoei eskutitzak idazteko unea izango da.
- Apirilak 20: 18:30etan "Zakila daukaten neskak eta bulba duten mutilak" hitzaldia.
- Apirilak 21: 22:00etan Kooltur ostegunak: Ainara Lagardon.
- Apirilak 22: 22:30etan kontzertua: The Lookers.
- Apirilak 23: 22:0etan kontzertua: Anestesia.
- Apirilak 26: 18:30etan "Jauzia" izeneko dokumentalaren emanaldia.
- Apirilak 28: 22:00etan Kooltur ostegunak.
- Apirilak 29: 19:30etan Azken ostirala: Gazte danok preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan herriko plazara.
- Apirilak 30: 22:00etan Eskean Kristo taldearen emanaldia.