Erasoko saskibaloia izan zuten hizpide atzoko entrenamenduan. Abantailarekin erasotzeko taktikak landu zituzten behin eta berriz Mondragon Unibertsitateko jokalariek. Erasoa ondo antolatu, erasoa ondo defendatzeko.
EBA mailan jokatzen duten jokalariek adi-adi entzun zituzten Iriarteren aginduak: baloia nola mugitu, blokeoak non egin eta abantaila nola lortu. Behin eta berriz egin zuten jokaldi berbera. ACBko Granada, Murtzia eta Huesca taldeetan entrenatzaile lanak egin ditu Iriartek eta argi esan zien jokalariei atzo landutako taktikak eta trikimailuak edozein mailatan erabili daitekeela. Izan EBA edo ACB. Eta bereziki erasoan jokatu behar dutela. Talderik indartsuenak erasoan jokatzen dutenak direla.
Entrenatzaileak ere egon ziren
Ointxeko talde nagusiko jokalariekin batera, zuzendaritza batzordeko kideak eta hainbat entrenatzailek jarraitu zuten entrenamendu saioa aulkitik. Iriartek emandako hainbat aholku koadernoan apuntatu zituzten.
Ordu eta erdiko lan saioa egin zuten eta gustura bukatu zuten guztiek. Bai Iriartek, baita Larreategik ere. Baina, bereziki, jokalariek. Splitter, Scola eta Calderon bezelako jokalariekin lan egin duen entrenatzailea gehiagotan gonbidatutako dute Arrasatera.