"Herritarrek badakite produktu onak prezio ezin hobean topatzen direla Merke Merkauan eta jendea ibili da horien bila, batez ere goiz partean", adierazi du Yolanda Sanchezek, Sikol lentzeria dendako jabeak. Hala ere, onartu du batukadak eta erraldoien eta kilikien konpartsak ezin izan zituztela girotu kaleak.
Dendari bakoitzak ahal bezala moldatu behar izan zuen; batzuek, espaloira atera zituzten produktuak eta beste batzuek, parez pare zabaldu zituzten dendako ateak herritarrak barrura gonbidatzeko. Izan ere, atzo barruan egoteko eguraldia egin zuen.