Biteri plazan elkartu eta pankarta bana eskutan, taldeka hasi zuten manifestazioa. Ordaindukoak aurretik eta Edesakoak ostean. Guztien aldarrikepena euren dirua berreskuratzea izan zen. “ITZULI GURE DIRUA” eta “GURE DIRUAK ORDAINDU” oihukatu zuten herriko kaleetan.
Manifestazioan parte hartu zutenek "tokatzen" zaiena "erreklamatzen" jarraitu zuten: borondatezko ekarpenak, ekarpen merkantilak eta erretiratu ostean kobratzeko dituzten diru-itzulketak. Era berean, Helburua lortu arte "modu masiboan mobilizatzen" jarraitzeko asmoa dutela berretsi zuten.
Bestalde, adierazi zuten, Mondragon Korporazioaren aurka aurkeztutako salaketa Bergarako epaitegiari adjudikatu diotela, baina onarpenaren zain daudela. 950 salatari izateak, dezente atzeratu ei du onartzeko prozesua, baina itxaropentsu agertu ziren.