4000 erabiltzaile
Gaur egun 4.000 erabiltzaile inguru ditu Arrasate Txartelak eta 100 bat saltoki dira egitasmoan parte hartzen dutenak. Fidelizazio sistema berria martxoaren 1ean jarriko dute martxan eta, diotenez, "dinamikoagoa eta saritzaileagoa" da: "Sistema berriarekin, bezeroak jasoko du onura gehien, saria lehenago jasoko du eta jasotako zenbatekoa ere handiagoa izango da".
Bezeroak Arrasate Txartelarekin ordaintzen duen bakoitzean, erosketa-txartelaren amaieran Zure hurrengo erosketarako deskontua... mezua agertuko da. Gainera, deskontuaz gozatzeko bezeroak ez du zertan erosketa-txartela eraman beharko; sistema informatikoak automatikoki egingo du deskontua. Arrasate Txartelarekin ordaindutako bigarren erosketan, lehen erosketan lortutako zenbatekoa deskontatzen da eta hurrengo erosketarako deskontu berriro sortuko da deskontu berria. Sistema berriak arrakasta handia izan du Gipuzkoako beste zenbait herritan: Eibarren, Hernanin, Zarautzen eta Tolosan, besteak beste.
Arrasate Txartela berria edonok eskura dezake Rural Kutxan eta Ibai-Arteko kideek herritar oro animatzen ditu Arrasate txartela eskuratu eta deskontuak izatera.