Mendiko arroparen eta osagaien ISPO azokan (Munich - Alemania) eman du ezagutzera Greenpeace taldeak bere azken txostena. Industriak PFC gai toxikoak erabiltzen dituela salatzen du txosten horrek.
Urtarril amaieran Munichen egin den ISPO azokan egin du salaketa Greenpeace talde ekologistak.
Arrasatekoa den Ternua Group enpresako ordezkariak sariarekin itzuli dira ISPO azokatik. Azken kolekzioko jaka bati eman diote.
Greenpeacek egindako salaketaren inguruan azaldu dute urte asko direla tratamendu horiek ordezkatzeko erabakia hartu zutela Ternua Group enpresan. Gaur egungo produkzioaren %80 PCF tratamendurik gabekoa da. Aurreikusten dute 2017rako %100 izatea PCF tratamendurik gabekoa.