Lapurretak eta iruzurrak saihesteko saioak Arrasaten, adinekoentzat

Julen Iriondo 2016ko ots. 19a, 15:05

Lapurretak eta iruzurrak saihesteko aholkuak emango dizkiete adineko pertsonei datorren astean Arrasaten. Bi saio informatibo egingo dituzte Etxaluzen, martitzenean bat eta eguenean bestea. Iñaki Arriaga udaltzain buruak gidatuko ditu saioak. Saioon aurkezpenean, Arriagak baieztatu du urtarrilean gorakada izan zutela lapurretek Arrasaten.

Adineko pertsonak lapur eta iruzurgileen jomuga izan ohi dira sarri. Besarkada solidarioa, banketxetik atera berritan dirua lapurtzea, estanpatxoaren iruzurra, etxera datozen teknikari faltsuena… askotarikoak izan daitezke moduak.

Eta horregatik antolatu dituzte datorren asteko saioak, martitzenean eta eguenean, 17:30etik 19:00etara, Etxaluzen. Iñaki Arriaga udaltzain buruak gidatuko ditu. Arriagak baieztatu du aurreko hilabetean gora egin zutela lapurretek, bai Arrasaten eta bai inguruan.

Antolatutako saioekin, dena den, alarma sozialik ez dutela sortu nahi ere adierazi dute aurkezpenean. Eta datua eman du udaltzain buruak: Debagoiena da Hego Euskal Herrian delinkuentzia maila txikiena duen eskualdea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak