'Ametsen liburua' aurkeztu dute, "isilarazien testigantza intimoak" jasotzen dituen euskarria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ots. 17a, 12:02

Ametsen Liburua izeneko liburua aurkeztu zuten atzo Kulturateko areto nagusian. Laurehundik gora euskal preso eta erbesteratuen testigantzak modu askotan jasotzen ditu formatu handiko euskarriak bere 960 orrialdeetan zehar. 

Jokin Urain liburuaren koordinatzaileak eta Igor Letona Arrasateko preso ohiak gidatu zuten aurkezpena. Liburu “berezia, bakuna eta ezohikoa” dela nabarmendu zuen Urainek, adierazi zuenez, isilarazien testigantza intimoak jasotzen dituelako, horien aurpegiak erakutsiz eta bakoitzari merezi duen lekua eskainiz. Aurkezpenean, zenbait preso eta erbesteratuen testigantzen erakutsi zituzten bideoen bidez eta kartzela ezagutu duten Arrasateko preso ohi batzuk barruan bizitzako esperientziak ere kontatu zituzten, tartean Xabier Urizar Gautxori-k, Ino Galparsorok eta Letonak berak. Ametsen liburua Astero argitaletxeko bulegoetan, 944 23 72 73 telefono zenbakian edota interneten dago salgai, besteak beste. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak