Zauritu bat eta bi atxilotu Arrasaten izandako istilu baten

Eneko Azkarate Laspiur 2016ko ots. 14a, 10:46

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez gertakaria gauerdi aldera jazo da, Arrasateko Olarte kalean izandako borroka baten. 22 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte lesio delitu batengatik, hirugarren gizonezko bati eraso egin ostean. Erasoa jasan duenak buruan izan ditu zauriak, eta osasun zentro batera eraman behar izan dute. Atxilotuetako bati, gainera, bihurkin edo destornilladore bat konfiskatu diote.

Istiluak gauerdirako hamar minutu falta zirela gertatu dira. Hainbat bizilagun izan dira ertzainak abisatu dituztenak, Olarte kalean borroka bat zegoela eta borrokan ari zenetakoren batek objektu zorrotz bat zeramala esanaz. Ertzaintza gerturatu denerako, anbulantzia buruan zauriak zituen pertsona bat artatzen ari zen.

Ertzainak inguruko lokal baten aurkitu dituzte gero atxilotu dituzten bi gazteak, 22 eta 24 urtekoak. Eurek zuten borrokan ustez erabili den bihurkin edo destornilladorea, eta lesio delituen ustezko egile izateagatik atxilotu dituzte.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, antza denez bi atxilotuak taberna baten sartu nahi zuten, baina tabernatik irteteko esan diete, aurretik beste istilu batzuetan parte hartu izanagatik. Orduan hasi da borroka eta orduan zauritu dute hirugarren pertsona. Azken hau osasun zentrora eroan behar izan dute.

BI atxilotuak Ertzaintzaren polizia-etxera eraman dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak