2015/2016 ikasturtean askotariko ikastaroak ipini dituzte martxan. Horietako bi berriak: krosfit eta matrogym. Azke hori, haurdun dauden emakumeendako urtean egiten den gimnasia ikastaroa da. Baina, arrakastatsuenak urterokoak dira.
Debagoieneko Kirol Txartela kendu egin dute Arrasateko kirol zerbitzuetan. Hainbat herritan abonu aldaketak egon dira eta veste herriek duten irizpideari eutsiz, Arrasaten erroldatuta ez daudenek %20 gehiago ordaindu beharko dute.
Bestalde, hobariak ere mantenduko dituzte ikasle arrasatearrendako eta diru sarrera baxuak dituzten herritarrendako.
Aurrera begirakoak
Azken 12 hilabeteetako balorazioa ona den arren, aurrera begira, kirol zerbitzuen eta instalazioen kalitatea hobetzea izango da Udalaren helburu nagusia. Hori lortzeko hausnarketa prozesua abiarazi dute jada.
Urte berriarekin batera hilabeterako abonua sortu dute maiatzera arte eta ohiko erabiltzaileek kirol aholkulari baten zerbitzuak jasotzeko aukera izango dute, doan, kiroldegiko gimnasioan.