Ur hoditeria lanak Arrasateko autobideko ordainlekuan

Goiatz Arana 2016ko urt. 26a, 20:17

Bidegi, Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia, ur hoditeria lan batzuk egiten ari da egunotan AP-1eko Arrasateko ordainlekuan: egungo sistema kentzen, hormigoia saneatzen eta kanaleta berriak jartzen ari da. Helburua da uraren kanalizazio egokia bermatzea, ordainlekuko zorua segurtasun eta balaztatze egoera egokian edukitzeko. Atzo hasi zituzten lanak eta, eguraldia oztopo izaten ez bada gutxienez, ostegunerako edo ostiralerako amaituko dituzte. Iaz, bi milioi ibilgailu baino gehiago igaro ziren Arrasateko ordainlekutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak