Etxebizitza bat jabetzan izatea utopiatik gertu dago euskal gazte gehienendako. Jaurlaritzako Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen ikerketak ez du zalantzarako tarterik uzten. Merkatu librean etxebitza bat bakarka eskuratzeko, gazteek bataz beste soldataren %60a baino gehiago bideratu beharko lukete. Horregatik, etxebizitza babestuak dira aukerarik errealistenak 18 eta 34 urte arteko gazteentzat.
Etxe babestuak erosteko soldataren %31 pasatxo bideratzen dira, gomendatutako zorpetzearen gehieneko mugan kokatuz. Etxebizitza babestuen alokairua ordaintzeko, berriz, soldataren %24 pasatxo bideratzen dute gazteek bataz beste. Beraz, ondorioztatu daiteke soldatapeko gazteek euren gain hartzeko moduko kostuak direla etxebizitza babestuarenak, bereziki alokairuarenak, baina ez ordea, merkatu librekoak, jabetzan zein alokairuan. Izan ere, alokairu libreak ordaintzeak soldataren %62a suposatzen die euskal gazteei bataz beste.
18 eta 34 urte arteko pertsonen soldata garbiak, etxebizitzen bataz besteko salneurriak eta bataz besteko alokairuak hartzen ditu aintzat kaleratu berri den ikerketak.