Bezeroekin eta Arrasateko euskaltzaleekin ospatu gura izan dute Jai Zaleko kideek lehen urteurrena, eta bide batez horiei eskerrak eman. Aste bukaera guztian izango dituzte ekitaldiak eta gaur, eguerdi partean, Gipuzkoako bertsolaririk onenak izan dituzte bertako oholtzan.
Beñat Zamalloak jarritako gaiekin gustura jardun dute bertsotan Gaztelumendik, Martinek eta Labaienek, eta elkartutakoek txalo zaparradarekin eskertu diete eskainitako ekitaldi alaia.