Espainiako Kongresurako 3.069 boto jaso zituean joandako abenduaren 20an Podemos-Ahal Dugu alderdiak; aurre handia hartuta, EAJ eta ezker abertzaleari, tradizionalki Arrasateko alderdi bozkatuenei. Emaitzengatik eskerrak eman gura izan dute gaur Baleikeko kideek eta "emandako konfiantzarekin, herritarren alde" lan egingo dutela agindu du ekitaldian izan den Eva Abuin zinegotziak. Hark nabarmendu duenez, gainerako alderdietatik jasotakoez gain, boto-emaile berrien bozka ugari jaso dituzte eta bai udal mailan zein gainerako mailetan, "erantzukizunez jokatuko" dutela agindu du Abuinek.