Umeek eta gaztetxoek ez dute hutsik egin Txikilandiaren 25. urteurrenean

Mireia Bikuña 2016ko urt. 4a, 15:00

Hiru egunetan jolasean ibili dira Arrasateko Uarkapen eta gaztetxean egokitutako guneetan. Euskarak eta jolasak bat egin dute Txatxilipurdiren eskutik.

Irrien Lagunen puzgarriak, ohe elastikoak, aurpegi margotzea, wii eta Xbox jolasak, rokodromoa, familia txokoa eta tailerrak izan dira besteak veste Gabonetako parkean egondako guneak. Adinaren arabera banatu dituzte txokoak.  Horietan banatuta egon dira haurrak eta gaztetxoak. Eta, alboan, adi-adi gurasoak, aiton-amonak eta zaintzaileak. Denak gustura.

Euskalduna

Euskalduna, hezitzailea eta dibertigarria den jolas parkea izateko helburuarekin sortu zen Txikilandia eta 25 urteren ostean, Gabonetako hitzordu garrantzitsuenetarikoa da umeendako.

Erlazionatuak

Txikilandia 2016

Mireia Bikuña 2016 urt 04 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak