Txikilandia Arrasaten, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an

Goiatz Arana Begiristain 2016ko urt. 1a, 10:00

Urtero bezala, 2016a ere Txikilandiarekin hasiko dute Arrasaten. Edizio honekin, gainera, 25 urte beteko ditu Gabonetako haur parkeak. Hezitzaile bezain dibertigarri, gaztetxo eta familiei elkarrekin euskaraz gozatzeko aukera eskainiko die, hiru egunez. Albiste barruan, egitaraua, nobedadeak eta prezioak.

Urtarrilak 2, zapatua:

  • 10:30-13:30 Kiroldegian: igerilekuan, puzgarriak eta jolasak.
  • 17:00-20:00 Uarkapen: Irrien Lagunen puzgarriak, ohe elastikoak, aurpegi margotzea, Wii eta Xbox jolasak, rokodromoa, familia txokoa, ipuin kontaketak (18:00etan), karaokea eta tailerrak (Gaztetxean).

Urtarrilak 3 eta 4, domeka eta astelehena:

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Uarkapen: Irrien Lagunen puzgarriak, ohe elastikoak, aurpegi margotzea, Wii eta Xbox jolasak, rokodromoa, familia txokoa, ipuin kontaketak (12:00etan eta 18:00etan), karaokea (12:00etan eta 18:00etan) eta tailerrak (Gaztetxean).
  • Urtarrilaren 4an, 18:30ean, Gaztetxean: Euskararen taupadak kontzertua, Martin Bertso eta Tiritatxorekin.

Nobedadeak

  • Kalekantoi: kaleek eta espazio ezberdinek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatuz, familian jolasteko aukera paregabea.
  • Izotz pista: Txikilandiako sarrerekin batera, izotz pistarako sarrera bat doan.

Prezioak

  • Sarrerak: 4-12 urtekoentzat, lau euro; eta 1-3 urtekoentzat, hiru euro.
  • Bonuak: 4-12 urtekoentzat, bederatzi euro; eta 1-3 urtekoentzat, 5,5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak