Arratsaldeko norgehiagoketan Euskadiko selekzioko neskek 24-21 irabazi zieten Errotabarrikoei, eta gizonezkoen partiduan berdindu egin zuten, 24-24 Tolosaren kontra. Gauean, berriz, puntako eskubaloi partidua, Afrikako Kopa prestatzen dabilen Marokoren bisita izan zelako Iturripen. Euskadiko selekzioak, baina, koska bat gorago dagoela erakutsi zuen, nahiz eta bigarren zatiaren amaieran markagailuko aldea dezente txikitu zuten (31-28). Gaur, hilak 30, Orion hartu ahal izango dute marokoarrek errebantxa, ostera ere aurrez aurre izango direlako bi talde horiek.