Aurrez aurrez Bengoetxea VI.a-Untoria eta Irribarria-Zubieta. Lehen bikotea gorriz eta bigarrena urdinez. Biak ala biak, txapelketako lehen puntuaren bila.
Indarreko txapeldunek menderatu zuten partidua hasierako tantoetan. 3-0 eta 7-4 aurreratu ziren. Tarte hartan erosoago jokatu zuen bikote gorriak. Laugarren tantoa egin ostean, pilota aldatu zuten urdinek, eta Irribarriaren tantoei esker, 7-8 aurreratu ziren.
Bengoetxea, onena
Oinatz Bengoetxeak aise menderatu zituen atzeko koadroak. Zubietak ez zuen estutu eta Irribarriaren lana ez zen nahikoa izan lehiari buelta emateko. 14-8 aurreratu ziren berriro gorriak eta han bukatu zen partidua.
Sei tantoko aldearekin, Untoria lasaitu egin zen eta asko lagundu zion Bengoetxeari. Uarkapeko pilotari onena izan zen. Ez zuen pilotakadarik galdu.