Eguraldia lagun Herriko Plaza izan da San Nikolas eguneko boloaren topalekua. Eta 12:30ak baino lehen zeuden neska-mutikoak zain. Bi gune egin dituzte goxokiak hartzeko arazorik izan ez zedin; bata, bost urtetik beherakoendako, eta bestea, gainerakoendako. Eta arazorik ez da izan baina bultzakadak eta erorikoak, bai. Patata eta antzeko paketeak eskuratzen ahalegindu dira gehienak, eta mordoa hartu dituzte askok. Bukaeran pozik ziren guztiak.