Ohiturari eutsiz, herritarren artean loreak banatzen egon dira Arrasateko eta Gipuzkoako PSE-EEko ordezkariak gaur goizean Laubide plazan. Odon Elorza kongresurako hautagaiak gogor kritikatu du Raxoiren gobernuak azken lau urteotan egindako lana, eta pentsioen gainean jarri du arreta.
Elorzak gaineratu du lau urte hauetan Raxoik pentsioek balioa handitzeko ezarritako mekanisko berriak kalteak baino ez dituela ekarri. Eta gaineratu du Gizarte Segurantzaren finantziazioa ahuldu duela, enplegu politikan hartutako erabaki txarrek eraginda.
Rafaela Romerok gogoeta zabalagoa egin du, Raxoiren gobernuak azken lau urteotan egindako lanaren gainean hausnartzeko eskatu du, eta hori aldatzen laguntzeko eskatu die herritarrei.