Abenduaren 13ra arte iraungo du kanpainak eta ordura arte BAZen egindako gestioak euskaraz egiten dutenek zozketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Astero bi irabazle aterako dira eta saria izango da Ibai-Arteko dendetan gastatzeko 75 euroko bonua eta Goienaren Puntua aldizkariko urtebeterako bazkidetza.