Udaletxe aurrean batu dira, biribilean jarrita, hizkuntza ezberdinetan Bakea hitza irakur zitekeen karteltxoak eskuetan; eta Gerrarik ez zioten beste batzuk ere erakutsi dituzte. Elkarretaratze laburra eta isila izan da, bakearen eta elkarbizitzaren alde eta hilketa eta gerra guztien kontra daudela adierazteko.

Bukaeran, talde argazkia atera dute, udaletxe aurrean.