Batzuen etekinak beste batzuen miseria lelopean, lan prekarioak salatu ditu eguerdian Arrasateko plazan egindako elkarretaratzean ELA sindikatuak. Izan ere, lan egoera prekarioak salatzeko apirila bitartean prestatutako kanpaina abian jarri du.
ELAko ordezkariak Amagoia Lasagabasterrek aberastasunaren banaketa ez dela justua dio. Hain justu ere, prekarietateak gogorren emakume langileari eragiten diola azpimarratu du. Horregatik, emakumearen sinboloa irudikatu dute kartelez kartel Arrasateko plazan.
Arrasateko Etxez Etxeko Zerbitzuko langileak ere bertan izan dira. Egun bizi duten lan egoera oso ezegonkorra dela azaldu du Karmele Loiti langileak. Euren lana ez dagoela baloratuta dio eta ikusezinak direla gaineratu du.
Prekarietatea salatzeko, bigarren elkarretaratze bat ere egingo dute gaur egubakoitza iluntzeko zazpietan, Arrasateko Herriko Plazan.