ALBISTEAK

Arrasateko iragana laugarren aldiz astintzeko, lau hitzaldi interesgarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko urriaren 29a

Arrasate Zientzia Elkarteak laugarren aldiz antolatu du Arrasateko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa. Azaroko martitzen guztietan Arrasateko historiaren gaineko hitzaldi interesgarriak izango dira Kulturateko areto nagusian (19:00), goi mailako hizlarien ahotik. Halako hitzaldiak antolatzeak zailtasun handiak dituela aitortu arren, espero dute hurrengo urtean ere antolatu ahal izatea.

Azaroaren 3an, Murugaingo indusketen gainean egingo du berba Etor Telleriak; azaroaren 10ean, Jose Angel Lema gonbidatu dute Arrasatek XIII. eta XVI. mendeen artean izan zuen hazkunde itzelaren gainean hitz egiteko; azaroaren 17an, Jose Angel Achonek Esteban de Garibai berraurkituko du eta, amaitzeko, azaroaren 24an, Xabier Murelagak eta Pedro Castañosek Kobateko harrobian iaz egindako aurkikuntzen gainean egingo dute berba. Hitzaldi guztiak Kulturateko areto nagusian izango dira, 19:00etan, eta ordubete inguru iraungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak