Markel Olano diputatu nagusiak IK4-Ikerlan bisitatu du

Josu Bilbao 2015ko urr. 22a, 17:00

IK4 Ikerlanek Arrasaten duen egoitzan izan dira Markel Olano diputatu nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua. Zentroa bisitatu ondoren, enpresako zuzendaritzarekin batzarra izan dute IK4-Ikerlanen esperientzia ezagutzeko eta diputaziotik babesa eskaintzeko asmoarekin.

Gainera, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak datorren hilabetean susperraldi ekonomikorako plana aurkeztuko dutela aurreratu du, eta horretarako IK4-Ikerlan bezalako enpresekin ideiak eta esperientziak kontrastatzea ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Iñaki Aranburu IK4 Ikerlaneko presidenteak, bestalde, ezagutza eta garapen helburuetan Gipuzkoako Diputazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin guztiz lerrokatuta daudela gogoratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak