Urtean zehar 1.300 milioi tona janari galtzen dira alferrik munduan eta 870 milioi pertsonek, egunero, gosea pasatzen dutela salatzen du Food and Agriculture Organization erakundeak.
Garapen Lankidetzan, Ausolan kooperatibak eta Mundukide Fundazioak, hirugarren urtez jarraian, urriaren 17an izan zen Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna gogora ekarri nahi izan dute, Gosea Kate kanpainaren bitartez.
Mundua jasaten ari den egoera desorekatu horren aurrean, komunitatearen jarrerak eta pertsona bakoitzaren ardurak duen garrantzia azpimarratuaz.
Horretarako, kanpainaren barruan, gazteei zuzendutako sentsibilizazio saioak egiten dabiltza, eta gaur, esaterako, Arrasateko Arizmendi ikastolako Gaztelupe gunean izan dira batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin. Hainbat datu eta informazioren bitartez, gazteei zer pentsatua eman diete.
Gazteekin batera pobreziaren eta janariaren erabileraren inguruko hausnarketan murgiltzea izan da saioaren helburua eta beste herrialde batzuetako errealitateak ezagutu dituzte.
Arrasateko beste gazte batzuekin ere egingo dituzte halako saioak eta Donostialean ere izango dira sentsibilizazio saioak eskaintzen.