Munar inguruan eta Antoñako presan errekan bainatu ahal izatea bideratuko duten bi aisialdi-gune egitea da elkartearen proposamena. Horretarako, Alfonso Bernaldez ingeniariaren ikerketak baimenetzea nahi dute. Bi guneetako ikerketa bakoitzak 2500 euroko aurrekontua izango luke.
Pikinik guneak, berriz, Ikutixo inguruan eta Arruena parkean jarri nahi dituzte, Jesus Markaide bozeramaleak adierazi duenez. Kasu bietan, errekarako irismena ere hobetu beharko litzateke, elkartearen ustez.
Elkarte babesleak
Herriko hainbat elkarteren babesa dauka SUDCren errekak aisialdi gune bihurtzeko proposamenak, tartean, Ibai-Arte merkatari elkartearena, Jubilatuen elkartearena, Antxintxikan taldearena eta Arrano, Centro Extremeño eta Al-Andalus kultur elkarteena.
URA agentzia
Hala ere, Jaurlaritzako URA agentziak oraindik ez du begi onez ikusi proposamena, uholde arriskua egon litekeela eta errekara arrainak itzultzea zaildu dezakeela argudiatuz. Horregatik nahi izan dute Bernaldez ingeniariak ikerketa egitea, SUDCtik uste dutelako arrisku horiek ekidingo lituzkeen plan bat burutzea posible dela.