Urriaren 5etik 23ra bitartean egingo dira indusketa lanak Murgaineko lau gunetan. Bi gune Arrasate aldera ematen duen mendi magalean izango dira, beste bat Aramaio aldera izango da, eta azkena Aretxabaleta eta Aramaio aldeko iazko gune bera. Urriaren 17a eta 24 auzolanerako egunak izango dira, eta 25ean bisita gidatu bat egongo da.
Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak herritarrak auzolanean parte hartzera animatu nahi izan ditu, eta Lierni Altuna Aramaioko alkateak, bestalde, ondareei begira bi Udalen arteko elkarlana goraipatu nahi izan du, prentsaurrekoan.