Astebete falta da Maritxu Kajoi egunerako eta festa berotzen joateko Nobenaixua ospatu dute gaur Arrasateko Herriko Plazan. Komisiñuak gazta eta ardoa banatu ditu, eta 20:00etan Santa Ageda abesbatzako sortzaileak omendu ditu. Eugenio Gallastegik jaso du inbutua Maritxupean, eta kantuan eskertu du abesbatzari egindako omenaldia.