ALBISTEAK

Arrasate Rugbi Taldeak uko egin dio Lehen Mailari

Mireia Bikuña 2015eko irailaren 22a

Iaz igoera lortu arren, jokalari gutxi dituelako erabaki du Bigarren Mailan jarraitzea. Urriaren 10ean hasiko dute denboraldia: Gernikaren kontrako jokatuko dute Mojategin.

 

Oporretan Lehen Mailan jokatzeko entrenamendu zehatzak egin ostean, orain erabaki dute iaz lortutako igoerari ezetza ematea.

Arrazoi nagusia kirol ikuspegikoa da: 22 jokalari bakarrik dituzte arrasatearrek, eta lehen lerroko jokalari gutxi. Gutxiago Lehen Mailan bermearekin jokatzeko. Beteranoetako batzuk taldea utzi dute, eta gazteago batzuk lan eta ikasketa arazoak tarteko ezin izango dute Igor Isasiren aginduetara jokatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak