13:00ak aldera hasi dira ekintzak; Portaloitik kalejira egin dute. Ordu erdi geroago erromerian igo dira Goikobalu parkera. Han, musikaz eta soinuz lagunduta bazkaldu dute, taldetan banatuta; talde edo koadrila bakoitzak bere bazkaria eroan du. Tortilla, errusiar entsalada, xerra birrineztatua… eroan dituzte.
Gaur Elkartasun Eguna zela eta, bietan parte hartu gura izan dute batzuek, eta Elkartasun Eguneko paella erosi dute Goikobalun jateko.
Bazkalostean, eta baita bazkariak irauten zuen bitartean ere, kanta herrikoiak abestu dituzte erromesek.
18:30ean dira berriz herrira jaistekoak. Ordu horretan, herrian zapatuan hainbeste ekintza dagoela aprobetxatuta -Elkartasun Eguna dela eta-, batekoek zein bestekoek bat egiteko aukera izango dute.