Euskal preso eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko zuzeneko musika izango da irailaren 19ko adarretako bat: "Egunak adar asko baditu ere, ikaragarria da kultura eta musika eskaintzari dagokionez daukan tamaina. 19 musika talde arituko dira Arrasateko beste horrenbeste tabernatan. Zenbaki itzela aurten ere!", adierazi dute. Hala, "aipamen berezia" egin gura diete urtez urte herri ekimen hori sostengatzen duten taberna guztiei.
Zapaturako antolatu diren ekintzetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak eta honako hau gaineratu dute: "Ea aurtengo Elkartasun Eguneko azkena izan dadila aldarria guztion artean errealitate bihurtzea lortzen dugun".
Jarraian, gaur aurkeztu duten egitaraua: