Arrasateko Trikitixa Eskolak Herriko Plaza hartuko du egubakoitzean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 10a, 15:33

Arrasaten Trikitixa Eskola bat dagoela erakustea, eskola bera kalera ateratzea eta ikasturte berrirako matrikulazio kanpainaren berri ematea. Horiexek dira irailaren 11rako Herriko Plazan antolatu dituzten ekitaldien helburuak: "Matrikulazio kanpaina aitzakia da Arrasaten Trikitixa Eskola bat dagoela ezagutzera emateko. Herri gutxitan dago aukera hori eta Arrasaten pribilegiatuak gara", adierazi du eskolako zuzendari Maixa Lizarribarrek. 18:00etatik 21:00etara festa giroa, jana zein edana eta gintonik bereziak dastatzeko aukera egongo da, besteak beste. 2016an 25 urte beteko ditu eskolak. 

25. urteurren horren aurretik ekitaldi berezi bat egin gura izan dute eskolakoek. Honako hau izango da irailaren 11rako prestatu duten egitaraua: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak