ALBISTEAK

Sua piztu da Errasti kristaldegiaren atzean

Jon Berezibar 2015eko irailaren 8a

Eguerdian, sutea izan da Arrasateko Errasti kristaldegiaren biltegiaren atzeko zelaian. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, piztutako sua haizearen indarrez berpiztu eta zabaldu egin da, baina oraindik ez dute haren jatorria zehaztu.

Biltegiaren atzeko zelaia pinu adar lehorrez betea zegoen, eta sua azkar zabaldu da. Suhiltzaileek, ordea, segituan erantzun diote larrialdi deiari eta sua biltegira iritsi baino lehen, itzaltzea lortu dute.

Bitartean, baina, suak Aretxabaletara doan mendebaldeko saihesbidea ukitu du, eta kea ere haraino heldu da. Horregatik, itxita egon da Olandixoko tunela eta auto ilarak izan dira inguruetan. Dena den, dagoeneko ireki dute berriz, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak