Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoaren laborategietan egon da gaur goizean Arrasatera egindako bisitan. Tapiak bertatik bertara ikusi ahal izan ditu ikerketa eta transferentzia proiektu garrantzitsuenak eta Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak bezala, unibertsitateen eta enpresen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du. Gaineratu du, era berean, Eusko Jaurlaritzak bete dituela Ikerketan eta garapenean 2015erako hartutako konpromisoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.