Greziarrak domekan, hilaren 5ean, hautestontzietara joateko deituta daude eta elkarretaratzean salatu dute azken hilabeteotan greziar gobernuak eta instituzio europearrek izandako negoziazioek erakutsi dutela krisi honetan jokoan dagoena ez dela "gai tekniko edo finantziero hutsa, jokoan dagoena eredu sozio-ekonomikoa" dela eta auzitan jartzen dela "demokraziaren muga".
Adierazi dute baita ere Europan eta munduan elkartasuna lehenestea nahi dutela, "mozkinak gurtu eta pertsonen aurkako hormak eraikitzen dituen Europar Batasun neoliberalaren aurrean".
Azken bost urteotako "austeritatearen" eraginez, greziar herriak "larrialdi humanitarioa" bizi duela eta eskubidea duela egoera gainditzen lagunduko dioten politiken inguruan erabakitzeko ere esan dute.