EH Bilduk ez du Arrasateko udal gobernuan sartzeko baldintza egokirik ikusten

Josu Bilbao 2015ko eka. 19a, 19:10

Maria Ubarretxena alkateak udal gobernuan sartzeko eskaera egin dio alderdiari, baina Arrasateko EH Bilduk ez du bere parte hartzea ahalbidetuko duen baldintzarik ikusten. Hala ere, baldintzak aldatuko balira etorkizunerako ateak zabalik ixten ditu.

Ekainaren 17an EH Bilduk izan zuen herri batzarrean hartu zuten erabakia Eneko Barberenak prentsaurrekoan azaldu duen arabera. EH Bilduren ustez, "EAJk ez du orain arte udal programarik aurkeztu, neurri zehatz batzuetatik harago" eta horren faltan ezin du akordiorik gauzatu.

Gainera, "erabakitzeko eskubidean, Udalaren gardentasunean, herriaren parte hartzean eta krisiaren kontrako neurrietan elkarlana" eskaintzen dio EAJri eta beste edozein alderdiri.

Bestalde, EH Bildu beldur da "EAJ-PSE akordio orokorrak erabakitzeko eskubidearen gaia lantzeko orduan suposa dezakeen atzerapausoaz".

Bukatzeko, EH Bilduk hauteskundeetan "emaitza txarrak" izan dituela onartzen du: "Gehiengo osoz gobernatzetik bigarren indar izatera pasa gara, bost zinegotziren galeraz, eta mandatu hori entzutearen poderioz EH Bildu oposizioaren buru izatea da emaitzen interpretazioan lehen ondorioa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak