Maria Ubarretxena da zapatuaz geroztik Arrasateko alkatea, eta behin kargua hartuta, hasi da dagoeneko lanean. Adierazi duenez, udalbatzako gainerako alderdi guztiei zabaldu diete udal gobernuan sartzeko aukera, eta aste honetan espero dituzte erantzunak. Lehentasunen inguruan galdetuta, esan du parte-hartzeari buruzko ordenantza lantzea izango dutela lehenengo eginbeharretakoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.