Lau gune izan dira euskal dantzen topaleku goizean: Arbolapeta, Biteri plaza, Seber Altube plaza eta Herriko plaza.
Arratsalderako ekaitz arriskua dagoen arren, antolatzaileek aurreikusi dute 17:00ak aldera alardearekin eta Oiartzundik zein Markinatik etorritako dantzarien erakustaldia eskaintzea. Eguna borobiltzeko, DJ Amaia Txintxurretak musika jarriko du plazan bertan.