Ereindajan sustraitu da denda-topagunean

Ander Larrañaga 2015ko eka. 12a, 10:46

Ereindajan kontsumitzaile elkarteak denda-topagunea ireki du: Nafarroa etorbidean egonkortu da elkartea eta bertan Debagoienean ekoiztutako barazkiak, frutak eta barazkiak, besteak beste, aurkitu ahalko dira. Denda izateaz gain, bazkide eta kontsumitzaileendako erreferentziazko puntua bilakatzea gura dute elkartekoek.

Denda atzo ireki zuten baina urrutira begirako proiektua dela adierazi dute kontsumo elkarteko kideek. Bailarako ekoizle desberdinen produktuak egoteaz gain, eguneroko otarra osatzeko inguruetatik ekarritako elikagaiak egongo dira denda horretan: arroza, olioa, pasta… Nafarroatik eta Arabatik ekarritakoak dira.

Hori horrela, bertatik bertakoa eta gizartera begirako proiektua izango da. "Nolabait kontsumo ereduak aldatu behar ditugu eta maila lokaleko lanpostuak eta ekonomia bultzatu beharko litzateke" adierazi du Asier Agirrek, Ereindajan kontsumo elkarteko lehendakariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak