Zer ikusi hura egin; Eredu izan

Euskararen aldeko 'photocall'-a egubakoitzetan Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2015ko eka. 11a, 15:57

Arrasateko Udalak, euskalgintzako erakundeekin batera, Eredu izan kanpaina abiarazi du, herritarrak hizkuntza transmisioaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Gurasoengan eragitea da helburu nagusia, eurak direlako, sustatzaileen esanetan, hizkuntza transmisioaren gakoa. Kanpaina horren barruan antolatutako photocall-a Biteri plazan egongo da bihar, egubakoitza, 17:30etik 19:00etara.

Arrasateko Udalak eta euskalgintzako erakundeek bi ideia zabaldu nahi dituzte nagusiki, Eredu izan kanpainaren bitartez: alde batetik, guraso euskaldunen kasuan, euskara transmititzeko modurik errazena, naturalena eta eraginkorrena etxean transmititzea dela; eta bestetik, hausnarketa prozesu bat zabaldu nahi dute, gurasoek kontzientzia har dezaten, umeak ereduak behar dituelako, euskaraz natural egiteko.

Etxerako argazkia

Kanpaina badago hedabideetan eta kalera ere atera dute modu atsegin batean: kale ekintza bat antolatu dute; photocall-a, zehatzago esateko. Bertara gerturatu daitezke familiak eta argazkia atera, etxera eramateko.

Aurreko egubakoitzean egin zuten lehen saioa eta bihar izango da bigarrena: Biteri plazan, 17:30etik 19:00etara.

Beste lau saio ere izango dira:

  • Ekainak 19, Herriko Plaza Nagusian.
  • Uztailak 3, Seber Altube plazan.
  • Uztailak 10, Herriko Plaza Nagusian.
  • Uztailak 17, Seber Altube plazan.

Ordutegia: 17:30-19:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak