Lanak bukatu ostean, ekainaren 20tik Musakolako kanpoko igerilekuak zabalik

Mireia Bikuña 2015ko eka. 9a, 15:25

Musakolako kanpoko igerileku txikian eta ertainean egiten diharduten berrikuntza lanak martxa onean doaz. Domekarako bukatuko dituzte eta astelehenean bertan beteko dituzte bi putzuak urez. Legeak eskatzen dituen azterketen emaitzak jaso ostean hasiko dute udako bainu denboraldia.

AEB-etatik ekarritako Diamond Brite produktua da igerileku ertaina eta txikia estaltzeko erabiliko dena, eta lan horiek egiten dihardu Port Aventurako igerilekutaz arduratzen den Oceanic Brite enpresa. "Produktu ona dela badakigu. Erabiltzaileen segurtasuna babesteko berme osoa duena", esan du Kirol Saileko buru Larraitz Sanzberrok. 

Diamond Brite delakoa kuartzo zatiak dituen zementu berezia da, eta masa baten antzera zabalduko dute igerilekuetan. "Sistema berriarekin azulejuen arteko loturak, eta horiek sortarazten zituzten ebakiak eta beste zauriak saihestuko ditugu. Era berean, produktu irristagaitza da eta erorketak ez dira egongo", dio Larraitz Sanzberrok. 

Iazko udako bainu denboraldian igerileku ertaineko eta txikiko hainbat erabiltzailek izan zituzten zauriak eta ebakiak oinetan.

Mantenua merkeago 

Kiroldegian egiten diharduten berrikuntza lanekin erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, hiru putzuen mantenu gastuak murriztuko dituzte. "Urteroko erabileraren eta garbiketaren ondorioz galdutako eta apurtutako azulejuak aldatu behar izaten ziren. Iaz, hiru igerilekuen artean, 8.000 azuleju aldatu behar izan genituen. Hori horrela, mantenuan ere dirua aurreztuko dugu. Azulejuak aldatzeko eta solte zeudenak itsasteko lanak ez ditugu gehiago egingo", azaldu du.

Driamond Brite produktua kolore gama handia dauka. Musakolarako turkesa eta are kolorea aukeratu dituzte.

Igerileku handiarekin zer?

Berrikuntza lanak igerileku ertainean eta txikian egin dituzte, eta emaitza esperotakoa bada, ez dute baztertzen igerileku handian zoru berbera erabiltzea. "Emaitzak aztertu ostean ikusiko dugu igerileku handiarekin zer egin daitekeen etorkizunean", dio Sanzberrok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak