Gazta Zati Bat dokumentalaren egile Jon Maiak, ordea, adierazi zuen, besteak beste, euskal gizarteak oinarrizko pedagogia behar duela erabakitzeko eskubidearen kontzeptuaren gainean: "Jendeak ez du bereizten, esaterako, erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren artean". Antolatzaileek ekainaren 21ean Donostiara joateko deia egin zieten herritarrei.