Ia 25 urte daramatza Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Donostiako bulegoan informazio zerbitzua ematen, eta zerbitzu hori herrietara zabaltzen ari da orain, Eusko Jaurlaritzak sortutako aholkulari sarearen baitan. Beasain, Zarautz eta Oreretan eskaintzen dute jada zerbitzua eta Arrasate da zerrenda horretan laugarrena. Debagoienean bizi diren atzerritarrei zuzenduta dago.