Ukrainako gerran bizitakoaz egin dute berba Mikel Arregik eta Ibai Trebiñok

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 21a, 11:24

Mikel Arregi eta Ibai Trebiño kazetari arrasatearrak Ukrainan bizitako esperientzia kontatu zuten atzo iluntzean Arrasateko gaztetxean. Jende asko gerturatu zen Donbass-eko gerrak urtebete izenburu zuen hitzaldira; luze eta zabal mintzatu ziren gerraz, eta bertakoekin bertatik bertara jasotako testigantzen berri eman zuten, besteak beste. 

Ordu eta erdi inguru iraun zuen hitzaldian, Ibai Trebiñok duela urtebete pasa hasitako Ukrainako gerra ulertzeko testuingurua eta aurrekariak azaldu zituen eta Mikel Arregik, Donbass-en emandako gatazkaren nondik norakoak azaldu zituen. Era berean, Argiarako egindako erreportajeak erakutsi zituzten eta gerra frontean bizitako gorabeherak ere kontatu zituzten, hitzez zein irudiz.

Ukrainan jasotako materialarekin dokumental bat egin gura dute 

Argazkia: Mikel Arregi eta Ibai Trebiño, hitzaldia amaitu ostean.

 Amaieran bertaratu zirenen zalantzak eta kezkak argitzeko aukera eman zuten hizlariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak