Irabazi koalizioaren Arrasateko alkategai eta Deba-Urola barrutiko zerrendaburu Juan Luis Merinok San Andres auzoa aukeratu zuen bere burua arrasatearrei aurkezteko eta bere lehentasunak jakinarazteko. Merinoren esanetan, Etxe-kaleratzeak saihestea, udalean gardentasun handiagoa egotea eta jardun politikoan etikaz jokatzea dira lehentasunak; eta bereziki, langabezia konpontzea.